Politika

Estatuen errepresioa eta PSOEren "obstrukzionismoa" ari dira prozesua oztopatzen, Batasunaren iduriko

Batasunaren iritziz konponbide prozesua ez doala behar bezala adierazi du ETAren azken agiriak. Hala ere, prozesua oztopatzen ari dena ez dela ETA, ezta ezker abertzalea ere, azpimarratu du. Aldiz, Espainiako eta Frantziako estatuei eta PSOEri egotzi die prozesua trabatzea. ETAk ez diola bakeari "prezio politikorik" ezarri nabarmendu dute Joseba Alvarez eta Joseba Permachek, baizik eta errepresioa gerarazteko eta konponbidea bultzatzeko eskatzen diola PSOEri.

2006ko abuztuaren 19a
17:03
Entzun
"Ez ETAk, ez Batasunak, ez ezker abertzaleak, ez dute oztoporik jarri nahi", adierazi du Joseba Permach Batasuneko mahaikideak. Hain justu, Permach eta Joseba Alvarez izan dira ETAren azken agiriari buruzko Batasunaren gogoetaren berri eman dutenak.

Batasunak argi du nor ari diren konponbide prozesua oztopatzen: Frantziako eta Espainiako gobernuak eta PSOE. Izan ere, bi gobernuek, baina bereziki Espainiakoak, ezker abertzalearen aurkako "estrategia errepresiboa" jarri dutela abian uste du, eta PSOEk dinamika hori laguntzen duela. "Obstrukzionismoa" egotzi diete Alvarezek eta Permachek sozialistei. Nolanahi ere, gizartea horretaz guztiaz jabetzen dela ohartarazi die.

"Jarrera obstrukzionista horiek, prozesua dagoen lekura eraman duten baldintza horiek, lehenbailehen desagertu behar dute, horrela jarraituz gero argi dago gauzek okerrera egin dezaketela-eta", ohartaraiz du Permachek.

Batasunaren iduriko PSOE "alderdi interesak tarteko" ari da alderdien mahaiaren eraketa atzeratzen. Jokabide bera leporatu dio EAJrr, eta, gainera, ezker abertzalearen aurkako errepresioaren aurrean "epel" jokatzea.

Mahaikideek azpimarratu dute, atzo alderdi gehienek egin zuten irakurketaz bestera, ETAk azken agirian ez diola bakeari "prezio politikorik" ezartzen, baizik eta errepresioa bertan behera uzteko eta konponbidea bultzatzeko soilik eskatzen duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.