Establezimendu handi eta ertainen edukiera eta kirol jardueretako pertsona kopurua handituko ditu Nafarroak ostiralean

%50era igoko dituzte areto handi eta ertainen edukierak, eta hamabost lagunera arteko taldeak egon ahalko dira kirol jardueretan

Zentro komertzial bateko erosleak. JAIZKI FONTANEDA/FOKU
2021eko ekainaren 2a
15:04
Entzun

Nafarroako Gobernuak neurri berriak iragarri ditu ostiralerako: nabarmenenak dira supermerkatuak bezalako establezimendu handi eta ertainen edukiera %50era igotzea, eta kirol jardueretan hamabost pertsona arteko taldeak baimentzea. Hala ere, 20 pertsonara luzatzeko baimena eman du, kirol eremuak baldintza jakin batzuk betetzen baditu: bost metro karratu kirolari bakoitzeko mugikortasun txikiko ekintzetan, eta hamasei mugikortasun handikoetan, eta une oro aireztatua badago. Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak azaldu du martxan jarritako neurriak leuntzeko prozesu «geldo, progresibo eta zuhurraren» parte direla ostiralean indarrean sartuko den foru dekretuak baimenduko dituen neurriak. Horiez gain, igerilekuetako, kanpaldietako eta kultu eremuetako edukierak ere malgutu ditu, besteak beste.

Nafarroako Gobernuak neurri berriak hartu ditu udari begira, eta sektore anitz ukitu ditu. Igerilekuak izan dira arau berriak izango dituzten eremuetako batzuk. Bertako eremu berdeetan lau metro karratu izan beharko ditu erabiltzaile bakoitzak. Kanpalekuei dagokienez, ezingo dira 60 lagun baino gehiago izan, eta monitore bat izan beharko dute zortzi laguneko gutxienez. Kultu eremuetan 1,5 metroko distantzia utzi beharko dute pertsonen artean, eta gehienez jota 300 lagun egon ahal izango dira. Ostalaritzako ordutegien aldetik ez du neurri berririk ezarri; orain arte bezala eutsiko zaio: barnealdeak 22:00etan eta terrazak 01:00etan itxi beharko dituzte. Maskarak derrigorrez erabiltzeari buruz ere mintzatu da Txibite, eta azaldu du gizartearen ehuneko handi bat txertatuta egotean gertatuko dela hori, «momentuz» neurri hori hartuko ez dutela berretsi du.

Pandemiak herrialdean duen bialakera positiboa dela azaldu du Txibitek, eta hori txertaketa prozesuaren eragina dela adierazi du. Hala ere, arrisku faktoreak badaudela azaldu du, neurrien erlaxazioak kasuen gorakadan islada izan duela ondorioztatuz. Hori horrela, neurrien leuntzea apurka egingo dela berretsi du, eta azaldu du neurri berriak hartzeko orduan ospitaleetako egoera izango dutela kontuan, ez hainbeste kutsatu kopurua. Hori horrela, azaldu du intzidentzia metatuaren gorakadak ez duela eraginik izan ospitaleetako presioan, baina egoeraren eboluzioa kontuan izan behar dutela neurri berriak ezartzeko orduan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.