Ertzaintzak 42 urteko gizon bat atxilotu zuen, atzo, homizidio delitua egotzita, iragan larunbatean Abantoko Gallarta auzoan (Bizkaian) izandako liskar baten ondorioz hildako gizonaren heriotzarekin lotuta. Espetxeratzeko agindu du epaileak.
Abuztuaren 3an izan ziren gertakariak. Hainbat pertsonaren arteko liskar bat izan zen Gallartan. Ertzaintza joan zenerako, liskarra amaituta zegoen. Parte hartu zuten hirutik bi identifikatu zituzten; hirugarrena, etxera joana zen Ertzaintza iristerako. Hura hil zela jakin zuten gero. Liskarrean parte hartu zutenak identifikatuta zeuzkatenez, atzo atxilotu zuten gizonezko bat, homizidio delitua egotzita.