BILBO. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Jose de la Mata epaileak agindu du iragan astelehenean atxilotutako bi euskal herritarrak behin-behinean espetxeratzeko. AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko kideak dira biak, eta bi tren geltokitan ustezko sabotajeak egitea egotzi diete, gose greban dagoen Iñaki Bilbao euskal presoaren goratzea izan litezkeelakoan. «Terrorismoari gorazarre» egitea, kalteak sortzea eta «erakunde armatu batekin kolaboratzea» leporatu nahi diete.
AEMk jakinarazi zuen euskal presoen amnistiaren aldeko taldeko bi kide atxilotu zituztela. Usansoloko (Galdakao, Bizkaia) Valentilla Morisolli eta Ibarrangeluko (Bizkaia) Gaizka Astorkizaga dira. Atxilotuak askatzeko deia egin du AEMk. Sortuk ere ohar bat atera du. Dioenez, «bistan da herri hau iraganera itzultzea nahi duten sektoreak daudela oraindik», eta gehitu du lanean jarraituko dutela «preso politiko guztiak etxeratzea ahalbidetuko duen estrategia eraginkorren alde».
Espetxeratu egin dituzte AEMko bi atxilotuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu