Espetxera bidali dute Munetako erasoaren ustezko egilea

Akusatuaren etxean arma ugari topatu dituzte. «Erakutsitako oldarkeria» nabarmendu du epaileak.

Nafarroako Unibertsitate Ospitalea, artxiboko irudi batean. IÑIGO URIZ / FOKU
Nafarroako Unibertsitate Ospitalea, artxiboko irudi batean. IÑIGO URIZ / FOKU
gotzon hermosilla
2024ko irailaren 10a
19:15
Entzun

Lizarrako lehen instantziako auzitegiko epaileak espetxera bidali du Munetako jaietan (Allin, Nafarroa) gazte bati labankada bat emateaz akusatutako gizona, fidantzarik gabe. Autoan, epaileak nabarmendu du akusatuak «oldarkeria» erakutsi duela, biktima sastakatu ostean etxera joan, suzko arma bat hartu eta jai eremura itzuli baitzen, «hari tiro egiteko asmoz». Akusatuaren etxean arma ugari topatu dituzte: 43 labana eta aizto, bost karabina eta aire konprimatuko lau pistola. Zauritutako gaztea Nafarroako Unibertsitate Ospitalean dago, Iruñean, eta, oraindik larri dagoen arren, hobera egin du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.