Amen moduluak deritzanak egon ohi dira zenbait espetxetan, haurrekin egoteko «prestatuak»: Aranjuezen, Soto del Realen eta Picassenten (Valentzia III), esaterako. Euskal Herrian ez dago bat ere. Espainiako Espetxe Zuzendaritzak 2000. urtean hitzeman zuen bat jarriko zutela Zaballako kartzela berrian, Gasteizen, baina gau- gaurkoz ez du bete hitza.
Espainiako Estatuan hiru urte bete arte eduki daiteke haurra espetxean, amarekin. Lau hilabete betetzen dituenetik aurrera, kalera atera daiteke, eta berriz espetxera itzuli gero. Frantziakoan, berriz, urte eta erdira artekoa da muga, eta legez debekatua dago espetxealdian haurdun geratzea. Izan ere, Frantziako legeriak ez du bisean biseko edo aurrez aurreko bisitarik onartzen. Beraz, han dauden presoek legez debekatua dute guraso izateko aukera.
Espetxe Zuzendaritzak hitzeman arren, Euskal Herrian ez dago amen modulurik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu