Iaz Gazte Danbada jaialdiko ekialdi politikoan Xabier Lopez Peña euskal preso hilberria gogoan izateagatik «terrorismoa goratu» zutela leporatuta, Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak eta AVTk kartzela zigorra eskatu dute bederatzi euskal herritarrentzat. Hain justu, Periko Solabarria ezker abertzaleko militante historikoarentzat (84 urte ditu) eta Iraitz Salegi Topatu.info-ko kidearentzat hemezortzina hilabeteko zigorra eskatu dute. Ernai gazte erakundeko zazpi lagunentzat, berriz, bina urtekoa: Aitor Anda, Mikel Jon Button, Gotzon Elizburu, Maialen Etxeberria, Mikel Moreno, Garazi Mugertza eta Irati Sienrarentzat.
Ernaik salatu duenez, «eraso» horren asmoa «gazteria jopuntuan jartzea eta gazte militantzia politikoa kriminalizatzea da».
Aurtengo urrian Iraitz Salegi, Nekane Zinkunegi eta Izaro Zinkunegi kazetariek Auzitegi Nazionalean deklaratu zuten, Topatu.info-k Gazte Danbadaz egindako lanagatik inputatuta.
Iazko martxoaren 29tik apirilaren 1era izan zen Gazte Danbada, Urduñan (Bizkaia). Lopez Peña martxoaren 30ean hil zen, erietxe batean. Haren sendiak susmopean jarri zuen heriotza, hiru aste lehenago senidea «ondo» ikusi zutelako. Presoa martxoaren 11n eraman zuten ospitalera. Sendiak «bahiketa eta hilketa politiko» gisa jo zuen, eta salaketa batzuk aurkeztu zituen. Espainiako poliziek ETAko arduradun ohitzat zuten Lopez Peña.
Espetxe zigor eskaerak bederatzi laguni «terrorismoa» goratzeagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu