Espetxe politika ez aldatzeko eskatu diote gobernuari ETAren biktimek

ETAren balizko amaierari begira, «ezinbesteko minimoak» adostu dituzte

Erredakzioa
2010eko azaroaren 25a
00:00
Entzun
ETAren balizko amaierari begira,«ezinbesteko minimoak» finkatu dituzte biktimen elkarteek, testu bateratu batean. Besteak beste, «zigorgabetasunik gabeko amaiera» exijitu dute, eta erakunde armatuari eta ezker abertzaleari «ETAren historia guztia» gaitzesteko exijitu diete.

«Ezin ditugu gobernuen politikak egin edo martxan jarri, baina, herritar guztiek bezala, exijitzeko eskubidea dugu», adierazi du Maite Pagazaurtundua AVTko presidenteak. ETAren indarkeriaren biktimen hogei elkarte inguruk hartu dute parte agiriaren erredakzioan, eta datozen egunetan Espainiako Gobernuari eta alderdi politikoei bidaliko diete testua. Haien iritzia aintzat hartzeko eskatu dute biktimek, eta inoiz ez direla «mendekariak» izan gaineratu dute.

ETAren balizko bukaera heldu «aurretik, bitartean edo ondoren» zigorgabetasun judizialean ez jausteko eskatu diote Gobernuari. «ETA edo Batasunaren munduak iragarritako iruzurretan ez jausteko zigorgabetasun judiziala aplikatzeko tentazioa saihestu behar dugu».

Euskal presoen inguruan, berriz, esan dute epaitutako eta zigortutako presoak kartzelatik behar baino arinago ateratzea zigorgabetasun mota bat dela. «Zigorrak oso-osorik bete behar dituzte presoek».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.