Espetxe eskumena Jaurlaritzaren esku uzteari «posible» deritzo Carmen Adanek

Carmen Adan —erdian—, atzo, Eusko Legebiltzarrean. BERRIA.
2017ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Carmen Adan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako fiskal nagusiak uste du «posible» dela espetxeen eskumena Eusko Jaurlaritzaren esku uztea, argudiatuta hala jasotzen duela 1979ko autonomia estatutuak. Fiskaltzaren iazko jardunaren memoria aurkeztu zuen atzo Adanek Eusko Legebiltzarrean. Espetxe eskumenaz gain, Cabacas auziaz ere mintzatu zen; haren esanetan, ikerketa «zabala» izan da, eta uste du egokiagoa dela epeak «luzatu» izana horrekin lortu bada «inolako zalantzarik ez uztea ikerketaren zuzentasunaz». Gainera, «minduta» azaldu zen auzia ikertu duen fiskalak jasotako kritikengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.