Espedientea ireki nahi diete errauste planta eten zutenei

2019ko abenduaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. GHK Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak berriro egin nahi du 2013an Zubietako erraustegia geldiarazi zuten arduradun politikoen kontra: garai hartako kargudunei ondarearekin lotutako erantzukizun zuzenak egozteko espediente bat irekitzea erabaki zuten atzo partzuergoaren batzarrean. Ohar batean azaldu dutenez, erantzukizun zuzenak egozteko txosten hori bide bat da «sortutako kalteen ardurak eskatzeko». GHK-k Gipuzkoa Foru Aldundiari eskatu dio espediente hori osatzeko laguntza teknikoa.

Ez da kontu berria. Bilduk foru aldundian agintean egin zuen legealdian (2011-2015), GHK-ko orduko buruek erabaki zuten aurreko gobernuak (EAJ) diseinatutako errauste plantako lanak geraraztea. Partzuergoko presidentea Ainhoa Intxaurrandieta zen orduan, eta aldundiko Ingurumen diputatua, Iñaki Errazkin. EAJko eta PSE-EEko buruzagiek salatu zuten okerra izan zela erabaki hori, eta, azken agintaldian, foru gobernuko agintea berreskuratuta, auzitara eraman zituzten. Kontu Auzitegian salatu, eta 46 milioi euroko zigorra eskatu zieten. Auzitegiak, ordea, ez zien arrazoi eman; bide judiziala agortuta, bide berri hori hasi du orain GHK-k.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.