Espazio publikoari buruzko Bilboko araudiari jarritako helegitea atzera bota dute

Erredakzioa
Bilbo
2012ko uztailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Bilboko espazio publikoari buruzko ordenantzaren aurka jarritako helegitea. 2010eko irailean udalak araudia onartu zuenean aurkeztu zuen errekurtsoa Kalea Guztiona Da kolektiboak, testuan «debeku gehiegi» zeudelakoan, eta giza eskubideak urra zitzaketelakoan.

Udalak atzo jakinarazi zuen epaitegiak ez dituela ontzat jo helegitearen argudioak, «interpretazio doktrinarioz eta zentsura ideologikoz» bustita daudelakoan. Hartara, ordenantza zuzenbidearekin bat datorrela berretsi du, eta udalak halakorik arautzeko eskumenak badituela baieztatu. Kalea Guztiona Da taldeak datorren astean baloratuko du ebazpena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.