Esparza izango da berriro ere UPNko presidentea

Jose Javier Esparza. J.M / FOKU.
2020ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Jose Javier Esparzak jarraituko du UPNko presidentetzan, alderdiko afiliatuek haren alde bozkatu eta gero hamabigarren kongresuan. 2.631 pertsonak zuten botoa emateko eskubidea, eta horietatik 1.774k eman dute (%67,42). Horien artean, %58,29k egin dute Esparzaren alde, eta %41,71k Sergio Sayas diputatuaren alde.

Esparzak azaldu du alderdia «indartuta» aterako dela kongresutik: «Indarra eta konfiantza emango digu etorkizunean lanean jarraitzeko». Gainera, balioa eman dio alderdiak azken urteetan eginiko bideari eta zuzendaritzarako duen taldeari; tartean daude Enrique Maia Iruñeko alkatea eta Yolanda Ibañez alderdiko idazkari nagusia. Are, Sayasen hautagaitzaren aurkezpena ere gogoan izan du; adierazi du «zilegi» dela, baina ez zela «garaia».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.