Espainiako Poliziak kontrol batean gazte bat jipoitu duela salatu du AAMk

Kukutzako gaztetxea eraisteagatik sortutako istiluetan parte hartu izana egozten dio Poliziak

Erredakzioa
2011ko irailaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Poliziak kontrol batean bilbotar bat jipoitu duela salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Gertaera joan den larunbatean, irailaren 24an, jazo zen Autzaganeko mendatean, gaztea Busturiara zihoala.

Espainiako Poliziak kontrolean geratu zuen gaztea, eta nortasun agiria konprobatzen ari zitzaizkiola, Bilboko Errekalde auzoko istiluetan zaborrontziak nork erre zituen galdetu, eta jarraian, burua autoaren kontra joka hasi zitzaizkion.

Poliziaren «inpunitatea»

Legearen aurrean Espainiako Poliziak «inpunitatea» duela salatu dute Donostiako ezker independentistek. Izan ere, 2008ko estropadetan polizia batek arma atera zuen Plaza Berrian, eta airera tiro egiten hasi zen. Bi gazte atxilotu zituzten, polizia jipoitu zutelakoan, baina poliziak ezin izan zuenfrogatu. Gazteak, baina, kartzelatu egingo dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.