Espainiako polizia indarrak bidaltzearen aldeko eguna ospatu dute Oñatin
OÑATI. Seigarren urtez ospatu dute Oñatin Fan Hemendik eguna, Espainiako polizia indarrak Euskal Herritik joatea aldarrikatzeko. Egun osoko egitaraua antolatu zuten. Eguerdian, trikitilariek lagunduta, poteoa egin zuten, eta, ondoren, bazkaria, Azoka plazan. Arratsaldean, manifestazioa eta ekintza egin zituzten, eta musikarekin bukatu zuten eguna. Guardia Zibilak kuartel bat dauka Oñatin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu