politika

Espainiako polizia bat inputatu dute, legez kanpoko atxiloketa batengatik

Iazko abuztuan Regina Maiztegi atzeman zuten, epailearen agindurik egon ez arren.

2011ko ekainaren 3a
14:49
Entzun

Epaile batek Espainiako Poliziako kide bat auzipetu du, Regina Maiztegi Soraluzeko herritarraren atxiloketa legez kanpokoa izan zelakoan, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Iazko abuztuan atzeman zuten.

Maiztegi hilabete batzuk lehenago epaitu eta zigortu egin zuen Auzitegi Nazionalak baina, zigorraren aurkako helegitea aurkeztua zegoenez, atxiloketaren unean epaia ez zen irmoa. Gainera, epailearen agindurik ez zegoen hura atxilotzeko. Hala ere, poliziek atzeman egin zuten.

Asteburu osoa polizia etxean eduki zuten Maiztegi, bi egun beranduago libre uzteko. Biktimak polizien aurkako salaketa bat jarri zuen, atxiloketa legez kanpokoa izan zela argudiatuta. Epaileak arrazoia eman dio, eta polizia bat inputatu du. Agenteak gaur goizean deklaratuko du, Eibarko epaitegian.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.