EH Bilduko oinarriek babes zabalarekin onartu dute Espainiako hauteskundeetan aurreko bozetako hautagai berak aurkeztea. Botoa eman duten militanteen %95ak eman dio oniritzia zerrendak errepikatzeari.
ðŸ—³ï¸ EH Bilduren oinarriek botoen %95aren babesarekin Kongresu eta Senaturako hauteskundeetan hautagaiak errepikatzea onartu dute. #A10
— EH Bildu (@ehbildu) October 1, 2019
ðŸ›ï¸ Las bases de EH Bildu han ratificado con el %95 de los votos las candidaturas al Congreso y al Senado para el #10N. pic.twitter.com/857N0EnKkT
Hala, ondorengoak izango dira Espainiako Kongresurako eta Senaturako hautagai nagusiak lurraldeka:
Kongresurako zerrendaburuak
Gipuzkoa: Mertxe Aizpurua eta Jon Iñarritu.
Bizkaia: Oskar Matute eta Idurre Bideguren.
Araba: Iñaki Ruiz de Pinedo.
Nafarroa: Bel Pozueta.
Senaturako zerrendaburuak
Gipuzkoa: Gorka Elejabarrieta.
Bizkaia: Arantza Gutierrez.
Araba: Garazi Dorronsoro.
Nafarroa: Oihan Mendo.