Espainiako Kongresuak ikasketa artistikoen legea onartu du

Ikasleek Gizarte Segurantzan kotizatuko dute praktiketan daudenean, eta bekak jasotzeko aukera izango dute, unibertsitateko ikasleen baldintzetan.

Pilar Alegria Espainiako Kongresuko osoko bilkuran, gaur. J. J. GUILLEN / EFE
Pilar Alegria Espainiako Kongresuko osoko bilkuran, gaur. J. J. GUILLEN / EFE
Irati Urdalleta Lete.
2024ko maiatzaren 23a
15:09
Entzun

Espainiako Kongresuak ikasketa artistikoen legea onartu du gaurko osoko bilkuran. Horren bidez, ikasketa hauek arautuko dituzte: musika, dantza, arte dramatikoa, ondasun kulturalen kontserbazioa eta zaharberritzea, arte plastikoak, zirkua, idazkera sortzailea eta ikus-entzunezko arteak. Azken hiru horiek berriak dira.

Osoko bilkuran, PPren 11 zuzenketa eta EH Bilduren zuzenketa bat onartu dituzte, eta aurrera egin du legeak. Hala, goi mailako ikasketa artistikoak arautuko dituzte, baita ikasketa horiek eskaintzen dituzten ikastetxeak eta irakasleen jarduna ere. Legean jaso dituzte ikasleen eskubideak eta betebeharrak ere, eta ikasketa horiek unibertsitate mailakoekin parekatu dituzte. Hauek dira, besteak beste, testuan jasotako berritasun nagusiak:

berrikuntzak

  1. Lehenengoz aitortu dituzte ikasketatzat ikus-entzunezko arteak eta idazkera sortzailea, eta goi mailako ikasketa horiek beste diziplina batzuetara irekitzeko aukera ere aipatu dute.

  2. Langabezia akademikoa aitortu dute, unibertsitate sistemaren legeak egiten duen bezala.

  3. Ikasleek Europako Batasuneko gainerako herrialdeetako ikasleen berme berdinak edukiko dituzte, titulazioak aitorpen eta homologazio berdina edukiko dituelako.

  4. Praktiketan ari diren ikasleek Gizarte Segurantzan kotizatuko dute, Lanbide Heziketakoek egiten duten bezala.

  5. Ikasleek bekak unibertsitateko ikasleen baldintza berdinetan jasoko dituzte.

Behin legea onartuta, gogobeteta agertu da Pilar Alegria, Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministroa: «Merezi izan du, lege honek gaur egungo ikasketak hobetuko dituelako eta XXI. mendeko eskaeren mailan jarriko dituelako».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.