Atzo 91 urte bete ziren Espainiako bigarren errepublika aldarrikatu zutela.Euskal Herriko hainbat tokitan ekitaldiak egin zituzten urtemuga oroitzeko eta 1936ko gerran fusilatu eta errepresaliatu zituztenak omentzeko. Nafarroan, fusilatuen aldeko hiru ekitaldi egin zituzten.Iruñean, AFFNA-36 Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak antolatuta, ehunka lagun bildu ziren 1936ko gerran fusilatu eta errepresaliatu zituztenak omentzeko. Bestalde, EH Bilduk Sartagudan antolatu zuen biktimen aldeko omenaldia, eta Bel Pozueta diputatuakgogoratu zuen biktimak ezkerreko ideiak defenditzeagatik hil zituztela. Tuteran, berriz, Podemosek, IUk eta Batzarrek elkarretaratzera deitu zuten, etafrankismoaren aurka borrokatu zirenen «memoria eta duintasuna» goratu.
Eibarren, bandera
Eibarren (Gipuzkoa) aldarrikatu zuten lehenengoz Espainiako bigarren errepublika, 1931ko apirilaren 14an, eta atzo Gipuzkoako PSE-EEk bertan ospatu zuen urteurrena. Urtero bezala, Espainiako errepublikaren bandera igo zuten PSEren egoitzan. Bestalde, PSE-EEko gazteek «ausardia» eta «koherentzia» eskatu zizkieten alderdiei Espainian errepublika bat ezartzeko.
Pilar Garrido Ahal Dugu-ko idazkari nagusiak, berriz, errepublikaren balioak goraipatu zituen: «Errepublikanismoak memoria oinarri duen bestelako eredu ekonomiko eta sozial bat ahalbidetzen du».
Espainiako II. errepublika eta frankismoaren biktimak oroitu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu