Frantziak Espainian duen enbaxadara testu bat igorri dute Espainiako Gorteetako 29 hautetsik, Aurore Martin Batasuneko kidearen egoera salatzeko eta Frantziako Gobernuari eskatzeko konprometitu dadila Euskal Herriko bake prozesuan. Ipar Euskal Herriko alderdi guztiek eskaera bera egin zioten Parisi. Martin abenduaren 21ean utzi zuten aske baldintzapean, baina oraindik inputatuta jarraitzen du —hamabi urteko zigorra eskatzen dute—.
Alderdi horietako diputatu eta senatariek bidali dute gutuna Frantziaren enbaxadara: Amaiur, Esquerra Republicana de Catalunya, Izquierda Unida, Iniciativa Per Catalunya Verds, Chunta Aragonesista, BNG Bloque Nacionalista Galego, Conpromis-Equo, Coalicion Canaria alderdiko ordezkariek.
Espainiako Gorteetako 29 hautetsik Aurore Martinen egoera gaitzetsi dute
Amaiur, ERC, IU, ICV, Chunta Aragonesista, BNG, Equo eta CCk testu bat bidali dute Frantziaren enbaxadara
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu