«Trumpismoak» irabazi ditu Madrilgo bozak, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariordearen arabera. Baina, Pablo Casado PPko buruak hala behar lukeela argudiatu arren, horrek ez du eragin handirik izango estatu mailako politikan.
«Madrilgo emaitzak dira, Madrilen geratzen direnak», Espainiako Gobernuaren esanetan. Horrekin bat egin dute PP eta Vox gobernutik urrun nahi dituzten gainerako alderdiek ere.«Gobernabidean eragin gutxi» izango duela uste du EAJk, eta EH Bilduk espero du gertatutakoak ez duela gobernuaren «norabidea» aldatuko. ERCk, berriz, balizko bozetan jarri du arreta: «Orain, Espainiako presidenteak ez du horiek aurreratzeko tentaldirik izango».
Espainiako Gobernua ez dago «arriskuan»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu