Memoria

Espainiako Estatuaren biktimek azken astean jasan dituzten «umiliazioak» salatu ditu Egiari Zor-ek

Azken egunetan «estatu terrorismoaren gorespen eta apologia adierazpen esplizituak» jasan dituzte, fundazioaren arabera. Gainera, egin zieten kaltea aitortzeko eskatu die biktimen «sufrimenduaren erantzuleei».

Egiari Zor fundazioaren prentsaurrekoa, gaur. GORKA RUBIO / FOKU
Oihane Puertas ONA
2021eko urriaren 27a
13:12
Entzun

Egiari Zor fundazioak salatu du Espainiako Estatuaren biktimek «irainak eta umiliazioak» jasan dituztela azken hamar egunetan. Fundazioak, gainera, haien «sufrimenduaren erantzuleei» egin zieten kaltea aitortzeko eskatu die: «Hamarkada asko daramatzagu egin ziguten kaltea aitortzeko zain».

Adierazi dutenez, azken astean «estatu terrorismoaren gorespen eta apologia adierazpen esplizituak» jasan dituzte. Besteak beste, azaleratu da Espainiako Gobernuak Herri Batasuneko kideei bonbak bidali zizkiela; Rafael Vera Felipe Gonzalezen gobernuko Segurtasunerako Estatu idazkaria izandakoak enegarrenez goratu du estatu terrorismoa; Barne Ministerioak domina bat eman dio 1994an giza eskubideak «bortxatzeagatik» kondenatutako polizia bati;Ramon Jauregi PSOEko kidea «beste behin» saiatu da GALen inguruko «erantzukizun politikotik salbuesten»; eta Villarejo komisarioak gerra zikina defendatu eta «goraipatu» du.

Egiari Zor-en arabera, gertakari horiek guztiak «zailak» eta «ulertezinak» dira kudeatzeko. Fundazioak adierazi duenez, «guztiz lotsagarria» eta «hipokrita» izan da «sektore politikoak eta instituzionalak» izan duten jarrera, adierazpen horien aurrean «mutu» geratu baita. Gaineratu du «ikuspegi etiko, politiko eta gizatiarretik onartezina» dela «herri honetako gehiengo politiko eta instituzionalaren hipokrisia»: «Ez dute inolako interesik beste batzuek eman dituzten pausoak emateko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.