Espainiako Estatuak libre utzi du Zigor Garro

Euskal preso ohia sorterrian da, Errenterian. Epaiak Frantziako Estatuan bizitzeko debekua ezarri zion; baldintzapean aske, Hendaian bizi izan da

Zigor Garro, atzo, Errenteria bere jaioterrian. LANDER GARRO.
enekoitz esnaola
2020ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Frantziak Espainiaren esku utzi zuen atzo Zigor Garro (Errenteria, Gipuzkoa, 1975) euskal preso ohia, eta berehala geratu zen libre, Madrilek haren aurkako ezer ez baitzuen eskatua. Baina Hendaiara (Lapurdi) itzultzeko debeku judiziala du oraindik.

Baldintzapean aske egon zen iazko azaro bukaeratik joan den larunbatera arte, zigorra amaitu zuen arte. Parisek, baldintzapean aske uztean, etxea eta lana aurkitzeko exijitu zion, eta Hendaian jarri zen bizitzen, AEKn lanean; horrez gain, eskumuturreko elektronikoa ezarri zioten. Epaiak Frantziako Estatuan bizitzeko debekua jarri zion; defentsak helegitea aurkeztu zuen, baina oraindik ez du erantzunik jaso.

Zigorrak Ezartzeko Dei Auzitegiak onartu zuen Garro baldintzapean aske uztea, eta fiskalak ez zuen helegiterik aurkeztu. Azaroaren 28an irten zen Mont-de-Marsango espetxetik (Okzitania).

Garro da Frantzian baldintzapean aske utzi zuten Hego Euskal Herriko aurreneko presoa. Frantziako Kontseilu Konstituzionalaren iazko ebazpen baten ondorioz, Hego Euskal Herriko presoak ere hasi ziren baldintzapean aske uzteko eskatzen; dozena batek jorra dezakete bide hori.

2006an atxilotu zuten, Frantzian, ETArekin lotuta. Hamahiru urteko espetxe zigorra ezarri zion Parisek. Duela 22 urte egin zuen ihes etxetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.