Adolfo Suarez
Espainako gobernuburua (1976-1981)
Gobernuburu izan zen bitartean (1976-1981) ETArekin ez zuela negoziatuko ziurtatu zuen. Haren gobernuko zerbitzu sekretuek elkarrizketak izan zituzten ETArekin, Rodolfo Martin Villa Barne ministroa ETAko buruzagitzarekin biltzen saiatu zen, eta hurrengo Barne ministroak, Juan Jose Rosonek, Suarezen agintaldian hasi zituen ETApm desegiteko negoziazioak.
ETArekin negoziazioak egitearen aldekoa naiz, Konstituzoa eta Estatutua errespetatzen badira»
1983KO MAIATZAk 5
Manuel Fraga
APko burua (1976-1990) eta PPko presidentea (1990)
Negoziazio politikoaren aurkako diskurtsoari eutsi zion APko presidentea nahiz PPko presidentea izan zenean, baina bere buruzagitzaren pean Ajuria Eneko Hitzarmena sinatu zuten bai APk bai PPk, irtenbide elkarrizketatua proposatzen zuen arren Itunak. Aljerko negoziazioetan (1989), Felipe Gonzalezen gobernuari eta elkarrizketa prozesuari babes osoa eman zien.
ETArekin zer hitz eginik ez dago, salbu eta armen erretiratzeaz eta gizarteratzeaz ez bada»
1989ko apirilak 6
Jose Maria Aznar
Espainiako gobernuburua (1996-2004)
Lehen agintaldian (1996-2000), Lizarra-Garaziko prozesuaren garaian, ETArekin elkarrizketatzearen alde agertu zen Jose Maria Aznar, bilera bat ere egin zuten haren ordezkariek ETAko ordezkariekin Suitzan, baina ez zuen segidarik izan. Behin ETAk su-etena hautsiz gero, irtenbide elkarrizketatuaren aurkako diskurtso gogorra berreskuratu zuen.
Estatuak eskuzabal jokatzea merezi du, betiere armak uzten baldin badituzte»
1998ko maiatzak 3