Espainiako Erregearen diskurtsoari «boikot aktiboa» egitera deitu du EH Bilduk

Koalizio abertzaleak ohartarazi du ez duela baloraziorik egingo Gabonetako diskurtsoaren inguruan.

(ID_13330509) DINAMARCA ESPAÑA
Felipe Borboikoa, artxiboko argazki batean. JUANJO MARTIN / EFE
xabier martin
2023ko abenduaren 23a
16:00
Entzun

EH Bilduk jakinarazi du, bere «postulatu politiko eta ideologikoekin eta bere jarduera politikoarekin bat etorriz», ez duela baloraziorik egingo Espainiako Felipe VI.a erregearen Gabonetako hitzaldiaren inguruan. Espainiako monarkiak «euskal hedabide publikoei abenduaren 24an ezartzen dien diskurtsoaren inguruan» ez du iritzirik emango, beraz, koalizio abertzaleak. Uste du diskurtso hori hedabide publikoetan nahitaez ezarrita monarkiak «gure herria meneko gisa» tratatzen duela. «Erakunde horrek erakusten du hobekien Espainiako Estatuak gurea bezalako nazioei eskaintzen dien inposizioa eta ukazioa», helarazi du EH Bilduk.

Era berean, Hego Euskal Herriko herritar guztiak gonbidatu ditu «Erregeak eta Espainiako Indar Armatuen buruak abenduaren 24ko gauean egin ohi duen diskurtsoari boikot aktiboa egitera». Koalizioak proposatu du ordu horretan «bere mezuen emisioa inposatzen duten telebista eta irratiak» itzaltzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.