Udalerri batzuetatik BERRIAra kexak iritsi dira, haietako udal hauteskundeetako emaitzak Berria.eus-en ondo ez daudela esanez. Hala da, herrialdeetako aldundien emaitzekin alderatuz gero —horiek daude ondo—. Ez dira kasu asko. BERRIAk, beste hainbat hedabidek bezala, Espainiako Gobernuko Barne Ministeriotik hartu ditu Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako udal bozetako emaitzak, eta ministerioak emaitza batzuk gaizki ditu: Bilbokoa, Azpeitikoa, Oñatikoa, Aretxabaletakoa, Errenterian, Lasarte-Orian, Barakaldokoa... Akats horiek, dena dela, ez dute eragiten aldaketa esanguratsurik.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aldundiek, foru emaitzak emateaz gain, udaletakoak ere eman dituzte. Nafarroako Gobernuak parlamenturako emaitzak baino ez ditu eman.
Katalunian bada kasu adierazgarri bat: CUPek dio zenbatu dituela ministerioak berak dituen emaitzak eta esan du 56.000 boto gutxiago eman dizkiola.