Espainiako Auzitegi Nazionalak 52 urteko kartzela zigorra ezarri die ETAko hiru kide ohiri

Xabier Garcia Gaztelu, Asier Arzalluz eta Aitor Agirrebarrena dira zigortuak. Cintruenigoko (Nafarroa) etxe batean lehergailu bat jartzea leporatu diete.

Garcia Gaztelu, urte hasieran izan zuen epaiketa batean. JAVIER LIZON / EFE
Garcia Gaztelu, urte hasieran izan zuen epaiketa batean. JAVIER LIZON / EFE
2024ko maiatzaren 24a
15:55
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalak 52 urteko kartzela zigorra ezarri die ETAko buruzagi ohi bati eta bi kide ohiri: Xabier Garcia Gaztelu, Asier Arzalluz eta Aitor Agirrebarrena. Cintruenigoko (Nafarroa) etxe batean lehergailu bat jartzea leporatu diete —lehergailuak ez zuen eztanda egin—. Ustez guardia zibil bat hiltzeko saioa zen, baina emakume bat eta ume bat bizi ziren etxe hartan, auzitegiak zehaztu duenez. Hilketa saiakera leporatu diete, eta «triskantza terrorista» egiten saiatzea. Iñigo Guridi Lasa euskal presoari zigor bera jarri zioten.

Magistratuek zehaztu dute Arzalluzek eta Agirrebarrenak Garcia Gazteluren aginduak bete zituztela. Hala, testuaren arabera, 2000ko azaroaren 9 inguruan lehergailu bat jarri zuten Cintruenigoko etxebizitza bateko loreontzi batean. Ekintza horren helburua guardia zibil bat hiltzea zen, zeinak lau urte lehenago utzia zuen etxea. Lehergailuak ez zuen eztanda egin, eta 2001eko urtarrilaren 28an aurkitu zuten.

Epaitegiak ziurtzat jo du Arzalluz eta Agirrebarrena egileak direla, baina zehaztu du Garcia Gazteluk ez duela deklaratu nahi izan, eta uste dute haren inplikazioa ezeztatzeko modu bat dela hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.