EUSKAL PRESOAK

Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du Marixol Iparragirreren aurkako 122 urteko zigorra

Espainiako Auzitegi Nazionalak joan den uztailean ezarri zion 122 urteko espetxe zigorra euskal presoari, 1995ean Luciano Cortizo Espainiako armadako komandantea hiltzea leporatuta.

Marixol Iparragirre, joan den urtarrilean, Espainiako Auzitegi Nazionalean. JUAN CARLOS HIDALGO / EFE
2021eko otsailaren 10a
15:13
Entzun

Espainiako Auzitegi Gorenak baztertu egin du Marixol Iparragirreren defentsak jarritako kasazio helegitea, eta, hala, berretsi egin du joan den uztailean euskal presoari jarritako 122 urteko espetxe zigorra. Luciano Cortizo Espainiako armadako komandantearen hilketa agindu izana leporatu diote auzitegiek, eta hilketa horretarako lehergailuetarako materiala hornitzea ere bai. 1995ean hil zen Cortizo, Leonen (Espainia), bonba auto baten ondorioz.

Espetxe urteez gain, Cortizoren alargunarentzat 300.000 euroko kalte ordaina eta seme-alaba bakoitzarentzat 160.000 eurokoa ordaintzeko betebeharra ezarri diote Iparragirreri. Alabari, gainera, 92.000 euro ordaindu beharko dizkio eragindako lesioengatik, eta bertze 250.000 euro kalteen ondorioengatik.

Defentsak helegitean galdegin zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra bertan behera uztea, argudiatuta ez zegoela froga nahikorik esateko hura zela Anboto ezizena zuen pertsona, zeinak aginduak eman izanen lituzkeen atentatua egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.