Erromako Auzitegiak Artzai Santesteban, Fermin Martinez eta Zuriñe Gojenola gazteen aurkako euroagindua onartu izana salatu dute gazte independentistek, ohar batean. Hirurak Italian preso daude, irailetik. Gazteek nabarmendu dute defentsaren eta fiskalaren eskaeren aurka onartu dela euroagindua, eta fiskalak adierazi duela haiek zigortuta elkartzeko eta adierazpen politikorako eskubidea urratzen dela.
Gazte independentisten arabera, fiskalaren argudioek agerian uzten dute Espainiako eta Frantziako estatuek gazteak «jomugan» dituztela, badakitelako haiek direla Euskal Herriko aldaketaren «motorra». Bi estatuek «jazarpenaren eta kriminalizazioaren» aldeko apustua egiten jarraitzea gaitzetsi dute, halaber.
Hiru gazteak ekainaren amaieran atxilotu zituzten. Segikoak izatea egotzita, haiek bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuten iazko azaroaren 24an.
Espainiak eta Frantziak gazteak «jomugan» dituztela salatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu