Apirilaren 13an mobilizatzera deitu du Bagoaz plataformak Jakes Esnal, Frederic Haranburu, eta Unai eta Jon Parot aska ditzatela eskatzeko. Baiona eta Donibane Lohizune artean (Lapurdi) hamar elkarretaratze antolatuko dituzte Egun bat gehiagorik ez! lelopean.
30. urtea hasi berri dute presondegian lau euskal herritarrek. Esnal, Haranburu eta Jon Parot, bizi osoko zigorra betetzen ari dira Frantzian. Behin baino gehiagotan egin dituzte baldintzapean aske uzteko eskaerak, baina errefusarekin erantzun diete denei orain arte. Zigor kommutazio eskaera bat ere egin dute hirurentzat, haien zigorrak epemuga izan dezan —Frantziako presidentearen erabaki bat behar da—: lehen eskaera ukatu zieten, eta bigarrenaren beha dira.
Unai Parot Espainian betetzen ari da zigorra —2030ean aterako litzateke—. Frantziara mugitzeko eskaera egina du, baina ez diote onartu.
Lauren egoera «onartezintzat» jo du Bagoaz-ek, sufrimendua areagotzen duela salatuta. 61 urte ditu Unai Parotek, 68 Jon anaiak, 65 Haranburuk eta 69 Esnalek.
Esnal, Haranburu eta Parot anaiak askatzeko eskaera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu