Euskal presoak

Esnal eta Parot askatzeko eskatu du Giza Eskubideen Ligak

Frantziako Gobernuari, epaileei eta terrorismoaren kontrako fiskaltzari bi euskal presoen heriotza «programatzea» leporatu diote

Parot eta beste presoak askatzeko eskatzeko mobilizazio bat, 2019an. GUILLAUME FAUVEAU
2022ko urtarrilaren 31
18:18
Entzun 00:00:0000:00:00

LDH Frantziako Giza Eskubideen Ligak Jakes Esnal eta Jon Parot euskal presoen askatasuna eskatu du agiri batean. Malik Salemkour presidenteak eta Henri Leclerc ohorezko presidenteak izenpetu duten testuan 2011tik hona jarduera armatuaren bukaeratik ETAren desegitera izandako urratsak aipatu dituzte, eta salatu dute Frantzia oraindik «gerra keinuak» egiten ari dela.

Gogor mintzatu dira Frantziako Estatuak Euskal Herriko gatazkaren konponbide prozesuan duen jarrerari buruz. Frantziako Gobernuari, epaileei eta terrorismoaren kontrako fiskaltzari bi euskal presoen heriotza «programatzea» leporatu diote. LDHko bi buruzagien hitzetan, Esnal eta Parot askatzearen meneko da «bakearen etorkizuna Euskal Herrian».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.