Desokupa enpresa etxe bat hustera joan zen apirilaren 15ean Abadiñora (Bizkaia). Gertaerak ika-mika eragin zuen, enpresa horri jendea «bortxaz eta modu oldarkorrean» kanporatzea eta eskuin muturrarekin lotura izatea egozten diotelako hainbat elkartek. Gaia Eusko Legebiltzarrera eraman zuen Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak. Sare sozialetan atzo gauean zabalduriko bideo batean, datorren astean Bilbon arituko direla iragarri dute Desokupakoek.
Pedimos a Erkoreka que pusiese pie en pared ante el fascismo y prefirió mentir al Parlamento.
— Julen Arzuaga Gumuzio (@julenaretakoa) May 4, 2021
Hoy agradecen los servicios y, envalentonados, amenazan.#Antifaxismoapic.twitter.com/he4vkzB1Af
Durangaldeko Ahal Dugu-k «kezka» agertu zuen Abadiñoko gertaerekin. Esan zutenez, eskuin muturrak sustatzen duen diskurtsoak «jarrera oldarkorrak» hauspotzen ditu Desokupak. «Enpresa horretako kideak boxeolari eta paramilitar ohiak dira, eta lotura estua dute eskuin muturrarekin», alderdiaren hitzetan.
Etxean bizi zirenei agiri bat «mehatxu» artean sinarazi zietela salatu zuten lekukoek, eta atea indarrez bota zutela. Desokuparen esku hartzearengatik «faxistak gure kaleetatik kanpora!» oihukatuz protesta egiten ari ziren 20 bat herritarren kontra jo zuten ertzainek borrez.
EH Bilduk galdera egin zion joan zen astean Josu Erkoreka Jaurlaritzako Barne sailburuari Eusko Legebiltzarrean. Desokupa eta Ertzaintza elkarlanean aritu ote ziren galdetu zion Arzuagak Erkorekari. Sailburuak erantzun zion salaketa «gezur hutsa» zela, eta «zabalduriko irudiek kontrakoa erakusten dutela». Sailburuak irmo esan zuen: «Ertzaintzak ez zuen eduki harremanik Desokupa enpresarekin, ez Abadiñoko gertaeren aurretik, ezta ondoren ere».
Baina enpresak berak baieztatu egin du harremana egon zela. Datorren astean Bilbora joango direla iragartzeko bideoan bertan, Abadiñoko esku hartzearen irudiak erakutsi zituzten. Horretan, Desokupako burua ikusten da ertzainekin hitz egiten, eta haiei azaltzen zer egingo zuten. Horrez gain, aurretik ertzain etxera bidalitako agiria jaso ote duten galdetzen die ertzainei. Taldeko buruak esaten die ertzainei etxeko gune komuna «lehertuko duela». Ertzainek erantzuten diote: «Gu hementxe egongo gara. Kontua gordin jartzen bada, ohartarazi gaitzazue».
Arzuagak berriz galdetu dio Erkorekari gaiaren inguruan. «Enpresa ultraeskuindarrak» zabalduriko irudiak ikusita, «eusten al dio Erkorena jaunak orduan esandakoari?». Sailburuaren hitzen eta irudien arteko «kontraesana»
zergatik gertatu den galdetu dio. Erkorekak «informazio okerra» baldin bazuen, hori «nori leporatu behar zaio?». Azkenik, informazio okerra eman zuen arduradunarekin zer egingo duen galdetu dio.
Twitterren zabalduriko mezu batean, zera idatzi du legebiltzarkideak: «Edo Erkoreka gezurretan ari da, edo ez du inolako kontrolik Ertzaintzaren gainean«
O Erkoreka miente, o no tiene ningún control sobre la Ertzaintza.#Desokupa#Abadiño#Antifaxismoapic.twitter.com/UZyDnRauPb
— Julen Arzuaga Gumuzio (@julenaretakoa) May 3, 2021