Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan «eskubideak lortzen jarraitzeko», hauteskundeetarako akordioa sinatu dute Ahal Dugu-k, Ezker Anitzak eta Alianza Verdek. Hiru alderdiek nabarmendu dute «euskal ezkerraren koalizioairaunarazteko, sakontzeko eta zabaltzeko asmoarekin» sortu zela, eta norabide horretan eman dutela udal eta foru hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko pausoa.
Hitzarmena atzo izenpetu zuten, Ahal Dugu-k Bilbon duen egoitzan, eta han izan ziren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ahal Dugu-ko koordinatzaile nagusi Pilar Garrido, Ezker Anitzako Antolakuntza idazkari In?igo Martinez Zaton eta Alianza Verdeko koordinatzaile federal Juantxo Lopez de Uralde. Nabarmendu zutenez, ituna hiru alderdien «eskuzabaltasunean» oinarritzen da, «ezinbestekotzat» jotzen baitute «euskal ezkerraren koalizio bateratu bat osatzea», eta gaineratu dute akordioaren atea ez dagoela itxita: «Ezkerreko gainerako erakunde sozialak eta politikoak gonbidatzen ditu gizarte bidezkoago, feministago eta ekologistago bat lortzeko bidean laguntzera». Berariaz aipatu dute Equo; harekin, beste alderdi batzuekin eta zenbait udaletako taldeekin hitz egiten ari dira, «hauteskunde hautagaitzak indartzeko modua emango duen esparru politikoa zabaltzeko».
Sinatzaileek goretsi egin dute Espainiako Gobernua, eta gogora ekarri dituzte hark onartutako zenbait neurri, tartean lan erreforma. Orain, horien asmoa da«herritarren bizitza hobetzen» jarraitzea, eta, horretarako, balioa eman diote Irungo, Errenteriako (Gipuzkoa), Galdakaoko eta Durangoko (Bizkaia) udal gobernuetan egindako lanari: «Tokiko begiradarekin egingo dugu, Euskadiko tokiko errealitate desberdin eta pluraletatik hurbil, eta jendeari entzunda, euskal ezkerretik alternatiba politiko bidezkoago bat proposatzeko».
Gehienak, Ahal Dugu-koak
Hiru indarrek ondutako akordioaren arabera, Ahal Dugu-koak izango dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzar nagusietako eta udaletako hautagaitzen %80ko zerrendaburuak. Beste herri batzuetan, Ezker Anitzakoak izango dira zerrendaburuak: esaterako, Barakaldon, Sopelan, Zornotzan, Ermuan, Plentzian (Bizkaia), Aretxabaletan eta Bergaran (Gipuzkoa).
«Eskubideen» alde aritzea xede izanik, ituna berritu du Elkarrekin Podemosek
Udal eta foru hauteskundeetan koalizioan aurkezteko hitzarmena aurkeztu dute Ahal Dugu-k, Ezker Anitzak eta Alianza Verdek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu