Eskubide Sozialen Karta, greba feministaren alde

Iragarri dute eragileek udaberrira begira «mobilizazio indartsu bat» prestatzea proposatu dutela.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren agerraldia, atzo, Gasteizen. BERRIA.
2023ko urriaren 29a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten eragileek batzar orokorra egin zuten atzo, Gasteizen. Mugimendu feministak azaroaren 30erako deitutako greba orokor feminista izan zuten hizpide, eta «zaintza eskubide kolektiboaren aldeko borrokari» atxiki zitzaizkien. Halaber, greba batzordeetan parte hartzeko konpromisoa hartu zuten.

Ez da babestuko duten ekintza bakarra izango. Ohar bidez jakinarazi dutenez, parte hartuko dute azaroan osasungintza publikoaren alde egingo dituzten ekinaldietan, baita pentsiodunen mobilizazioetan ere.

Aurrera begira ere, antolatzen jarraitzeko asmoa dute: erabaki dute udaberrirako «mobilizazio indartsu bat» prestatuko dutela: «Krisi ekosozial larria bizi dugu, eta bakoitza bere borrokan ezinbestekoa bada ere, elkarrekin eta elkarlanean eraldaketa sozialari hauspoa emateko ekimen berriak behar ditugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.