ANDOAIN. Aldarrikapen bateratua egin dute Hizkuntza Eskubideen Behatokiak, Euskal Herriko Bilgune Feministak eta Harro eta Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformek, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean Martin Ugalde kultur parkean egin duten agerraldian: «LGTBI kolektiboetako kideok, emakumeok, etorkinok eta guztiok euskaldun gisa pairatzen ditugun diskriminazioak auzi kolektiboak eta politikoak dira, eta horiek bukatzeko erabaki politikoak hartzeko eskatzen dugu».
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean jasotako hainbat eskubide oraindik urratu egiten direla ziurtatu dute: «Ez dira neurri egokiak hartzen eskubide horiek bermatzeko, eta, aurrerapenak egin badira ere, atzerapausoak eta babesgabe uzten gaituzten neurriak noiznahi pairatzen ditugu». Horrenbestez, «aniztasunaren kudeaketa egokia» ezinbestekoa dela esan dute, eta beharrezkoa izango dela hori «zaintzaz eta enpatiaz» egitea.
Eskubide guztiak errespetatzeko eskatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu