«Eskolaz kanpoko jarduerek arigune izan behar dute»

2022ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Datuek argi erakusten dute ikasleak ezin direla hezkuntza formalaren bidez soilik euskaldundu, eta eskolaz kanpoko aisialdiari erreparatzea ezinbestekoa dela, gazteek ekosistema bat edukitzeko. Ideia horretan sakondu zuen atzo Iñaki Arruti hizkuntza indarberritzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko proiektu estrategikoen arduradunak, Eskola hiztun bila jardunaldien goizeko saioan. Haren ustez, eskolaz kanpoko jarduerek berebiziko garrantzia dute eskolako hizkuntza eremua «ahalik eta trinkoena» izan dadin, eta, ikasleak euskaldundu nahi badira, euskarazko irakaskuntzaz landa, eskolaz kanpoko jarduera guztiek «euskarazko arnasgune soziofuntzionala» osatu behar dute. «Ekosistema berri bat behar da. Habitat berri bat habitus berriak sortzen laguntzeko», azaldu zuen. Horretarako bidea ere ardaztu zuen: «Eskolaz kanpoko jarduerek arigune izan behar dute».

Arrutiren esanetan, eremu publikoaren ardura da eskolaz kanpoko jarduerak arigune bilakatzea. Halaber, EAEko Hezkuntza Lege berriak hori jasotzea proposatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.