Noiz eta nola itzuliko dira Ipar Euskal Herriko ikasleak ikasgeletara? Emmanuel Macron Frantziako presidenteak maiatzaren 11tik aitzina konfinamendutik ateratzen hasiko direla iragarri ondotik, egunetik egunera ari da egokitzen Frantziako Gobernua konfinamendua leuntzeko plana. Asteartean mintzatu zen Jean Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroa Frantziako Asanblean, eta iragarri zuen ikasgeletara itzultzea eskualdeka eginen zela, adin tarteka, eta «pixkanaka». Ikasgeletan gehienez ere hamabost ikasle izanen zirela azpimarratu zuen, baldintza hori nola beteko zuten zehaztu gabe.
Iragarpenak arrangura sortu zuen guraso eta irakasle anitzen artean. Atzo, ordea, itzulera hori «borondatezkoa» izanen dela erran zuen Macronek; hots, gurasoek erabakiko dute. «Ez daeskolara itzultzeko obligaziorik izanen; malgutasuna beharko da».
Koronabirusa
Eskolara itzultzea, «borondatezkoa» Iparraldean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu