GASTEIZ. Iberdrolak Errekaleorreko argindarra moztu eta urtebetera, bizilagunek esker ona adieraziko diete proiektuari babesa eman diotenei. Hain zuzen ere, sei hilabetean 270 eguzki plaka jarri zituzten, ehunka lagunek emandako laguntza ekonomikoari esker. Bada, bihar bertan pertsona horiei eskerrak emango dizkiete. Urtebeteren buruan auzoko eraikinak «egoera hobean daude, paretak inoiz baino koloretsuago, eta inoiz baino proiektu gehiago» ditu, Errekaleor Bizirik elkarteak jakinarazi duenez. Areago, argindar kontsumoa %90 urritu dute.
Horrekin batera, iragarri dute urriaren 6an «Gasteiz okupatzeko» ekinbide bat izango dela.
Eskerrak emateko eguna egingo du Errekaleorrek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu