ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuak Bilbon bildu ziren atzo, Hezkuntza Sailari hurrengo ikasturtea negoziatzeko eskatzeko.
Salatu zutenez, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuakikasturtea amaitzeko eta aurrez aurreko eskoletara itzultzeko plana aurkeztu zuenetik, Hezkuntza Sailaren kudeaketa «negargarria, aldebakarrekoa eta negoziatu gabekoa » izan da, eta, haien hitzetan, erabaki horiek guztiek «kalte» egin diete ikasleei, langileei eta familiei.
Gaur, berriz, Nafarroaren txanda izango da. Hezkuntza publikoko eta pribatuko sindikatuak —LAB, Steilas, AFAPNA, ANPE, CCOO, ELA, UGT eta SEPNA— Hezkuntza Departamentuaren aurrean bilduko dira, 10:30ean, «osasuna bermatuz eskoletara itzultzea» eskatzeko.
Eskaera datorren ikasturtea negoziatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu