ARRASATE. ESK sindikatuak jakinarazi duenez, anestesista batek bere lanpostua utzi du Osakidetzan, «jazarpen eta tratu txar instituzionalengatik». Arrasateko ospitalean utzi du kargua (Gipuzkoa). Sindikatuak ohar batean aditzera eman duenez, iragan maiatzean anestesista batek utzi zuen, eta iragan hilean beste batek utzi berri du. ESKren arabera, Osakidetzako mediku espezialisten hautaketa prozesuan izandako irregulartasunak daude guztiaren atzean. Kargua utzi duten biek salatu zituzten irregulartasunak auzitegietan.
ESKren arabera, Arrasateko anestesista zerbitzua oso estu dago:«Guardiak egiteko langile propiorik gabe ari dira beharrean», oharrean ESK-k azaldu duenez.
Sindikatuak eskatu du bertan behera utz ditzatela «jazarpen eta eraiste praktika horiek».«Praktika horiek kualifikazio handiko profesionalen galera ekarri dute, eta herritarrei eman behar diegun osasun arreta arriskuan jartzen dute».
Hori guztia salatzeko, elkarretaratzera deitu dute, biharko, 11:00etan, Arrasateko ospitalearen atarian.
ESK-k salatu du beste anestesista batek lana utzi duela
Osakidetzako mediku espezialisten hautaketa prozesua salatzearen ondorioz «presio» egin dietela salatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu