«Ezin da onartu terrorismoa eta indarkeria legitimatzeko inongo modurik. Ezin da alde batera utzi 60 urte horietan giza eskubideen eta bizitzaren eskubidearen aurkako eraso larririk ekarri duen inongo gertakaririk»
Jonan Fernandez Bizikidetzarako idazkari nagusia
«ETA orri guzti-guztietan agertzen da, eta unitate hau existitzen bada izan da ETA existitu delako, ETAk sortu zuelako gatazka»
Juan Pablo Fusi Historialaria
«Kontakizun ahalik eta zintzoena egiten saiatu gara, modu historiko eta orekatu batean»
Mariano Ferrer Kazetaria
«Ez da egia agertzeko tresna bat, gertakizun historiko batzuen inguruan irakurketa politiko, ideologiko, subjektibo eta, beraz, eztabaidagarri bat hedatzeko tresna bat baizik»
Julen Arzuaga EH Bildu
«Programa sakonki aldatu behar da, gabezia handiak dituelako eta ETAk izan duen erantzukizuna urtzen duelako»
Borja Senper PP
«Erantzukizun falta izugarria litzateke ikastetxeetan horrelako material didaktikoa egotea legebiltzarraren eta biktimen gehiengoaren babesik gabe»
Iñigo Martinez Elkarrekin Podemos
«Gazteen kontzientzia kritikoa sendotu nahi badugu, argi esan behar dugu hemen hiltzeko erabakia hartu zuena ETA izan zela»
Jose Antonio Pastor PSE-EE
«Herenegun-ek gure historia hurbilaren errealitatea kontatzen du. Horrek ez du ez indarkeriarik ez terrorismorik justifikatzen»
Iñigo Iturrate EAJ
«Unitate didaktikoak ETAren jardun armatuan sakontzen du eta bigarren maila batean, talde parapolizialen eta estatuaren bortizkeriaren kontakizun motzegia egiten du»
LAB
«Unitate didaktikoak ikuspegi partziala dauka, ez da zorrotza, eta gatazkaren teoria elikatzen du ETAren jarduera terrorista zuritu nahian»
Terrorismoaren BiktimenFundazioa
ESANDAKOAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu