ESANDAKOAK

2016ko urriaren 21a
00:00
Entzun
«Lanean jarraitu behar da oraindik euskal gizartearen zati batean inokulatuta gelditu den gorrotoaren kultura amaitzeko, eta egia historikoaren kontakizuna inposatzeko».

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa

«Duela bost urte demokraziak ETA garaitu zuen ausardiaz eta determinazioz. Nire omenaldia biktimei eta bakea landu zutenei».

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia

«Duela bost urte ETAgaraituta zegoen, eta ez zuen izan egin zuena egitea beste biderik. Orain, 45 urteko terrorezko historia modu egokian ixtea da oinarrizkoena».

Carlos Urkijo Espainiako Gobernuarenordezkaria EAEn

«Gauza asko aldatu dira, Ertzaintzak ez du jada atentatuen eta hilketen mehatxuarekin bizi behar, jendearentzat lan egitea da gure egiteko bakarra orain. Baina oraindik gorrotoa sumatzen dugu».

Roberto Seijo Ertzaintzako Erne sindikatukoeleduna

«Ezker abertzaleak beste edozeinek baino erantzukizun handiago du, urte horietan guztietan, nolabait, ETAk egiten zuena babestu eta txalotu duelako. Baina Estatuak ere egin behar du gaizki egin duenaren autokritika».

Maixabel Lasa Eusko Jaurlaritzaren Biktimen Bulegoko zuzendari ohia eta ETAk hildako Juan Maria Jauregiren alarguna

«Bost urte hauek, goizero esnatu eta inor hilik ez zela agertuko jakitearen lasaitasunarekin igaro ditut. Bagenekin hau luzea eta gogorra izango zela, ez zaigula denoi gertatuko dena gustatuko, baina uste dut azken urteotan geldialdi handi samarra egon dela. ETAren, GALen eta presoen historia guztiak ezagutu egin behar dira, eta presoak hurbiltzeko urratsak egin».

Rosa Rodero ETAk hildako Joseba Goikoetxeaertzainaren alarguna

«Egon liteke gizartean halako sentsazio bat, bete gabeko aurreikuspenena, hau ote den horrenbeste landu eta borrokatutako bakea. Baina kontuan hartu behar dugu prozesu hauek luzeak direla, eta urteak beharko direla bakearen kulturak euskal gizartearen ehuna busti dezan».

Iñaki Garcia Arrizabalaga Komando Autonomo Antikapitalistek hildako Juan Manuel GarciaArrizabalagaren semea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.