Esaldiak

2011ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Aitzakia. «Euskal Herrian batzuek ETAren jarduera armatua jarri dute aitzakiatzat. Hori amaitu da. Eta orain zer? Zer egingo du ELAk? Zer egingo du PNVk Euskal Herriaren alde? Zer erabakitzeko eskubidea eskuratzeko?».

ETA. «Argi utzi behar da ETA ez dela sekula izan izaera politikoa duen talde armatu huts bat, baizik eta une historiko batean borroka armatua hautatu zuen erakunde politikoa».

Gertaeren kontakizuna. «Indar armatu ezberdinek kalte handia eragin diote herri honi. Aipatu errelato horren orrialderik beltzenak Guardia Zibilak idatzi ditu».

Aurreko prozesuak. «Ezker abertzaleak prozesu guztien balantzeetan ondorio komun bat atera du: ez genuela herriaren aktibazioan behar beste sakondu. Herriak izan behar du protagonismoa. Soilik herriak berma dezake prozesuaren garapena».

Aldebakarrekoa. «Gerta daiteke prozesua blokeatzea. Eta aldebakarreko ekintzekin erantzun beharko da, aldebakarreko burujabetza aldarrikapenekin. Inoiz baino gehiago etorkizuna herriarena da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.