Esako meatzearen aurkako helegite bat aurkeztu dute

Zangozako Muga meatzea ustiatzeko baimena eman zion Espainiako Gobernuak Geoalcali enpresari

2021eko uztailaren 21a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Potasa Meatzeen Aurkako Plataforma Bateratuak jakinarazi du helegitea aurkeztuko duela Espainiako Gobernuak Geoalcali enpresari Muga meatze proiektua ustiatzeko emandako baimenaren aurka. Zangozatik (Nafarroa) gertu eraiki nahi duten proiektu horrek lur azpitik potasa minerala ateratzeko helburua du, Esako urtegitik kilometro gutxira, eta hainbat aditu eta elkarte ekologistak aurretik ohartarazi izan dute arriskutsua dela. Plataformak uste du «ekonomikoki eta ekologikoki bideraezina» dela ustiaketa.Salatu du Geoalcaliri eskatutako moldaketa gehienek ez dutela parte hartze publikorik izan. Eta uste du zulatzeen ondorioz «hondoratzeak, sismikotasuna eta ingurumenean, ibaietan eta akuiferoetan ondorioak izango dituzten eraginak» sor daitezkeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.