Esako alkate frankistaz esanei eutsi egin die Carmen Garciak, eta auzia artxibatu dute

2019ko ekainaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ESA. Maiatzaren 22an, epailearen aurrean deklaratu behar izan zuen Carmen Garciak, Esako (Nafarroa) alkate frankistari buruz esandakoengatik. Oroimen historikoko ikerlan batean, andreak esan zuen alkatea errepresio frankistaz baliatu zela aberasteko. Esako egungo alkate eta 1936ko alkatearen biloba Roberto Martinezek Zangozako Bake Epaitegira jo zuen. Adiskidetze saioa egin zuten. Garciak eutsi egin zion esandako guztiari. Hala ere, Bake Epaitegiak auzia artxibatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.