Ertzaintzaren oldarraldia Donostiako Easo plazan

'Lo que no te cuentan de Donosti’ taldearen bilkuraren parez pare jarri da «arrazakeriaren, klasismoaren eta faxismoaren aurkako» elkarretaratzea; Ertzaintza elkarretaratzean elkartu direnen kontra oldartu da.

Irune Lasa.
2024ko azaroaren 16a
20:15
Entzun

Donostiako Egia auzoan KAS Kaleko Afari Solidarioen kontra protesta egin zuen Lo que no te cuentan de Donosti taldeak, urriaren 22an, eta, orduz geroztik, larunbatero protestak egiten hasi da «hiri seguruago baten alde».

Gaur arratsaldean Easo plazan egin dute kontzentrazio hori, eta, haren kontra, beste elkarretaratze bat zegoen antolatua, ordu eta toki berean, «arrazakeriaren, klasismoaren eta faxismoaren aurka».

Irutxuloko Hitza-k azaldu duenez, 30 bat lagunek egin dute bat Lo que no te cuentan de Donosti-ren deialdiarekin, eta herritar askoz ere gehiago elkartu dira pareko kontzentrazioan. Tentsioa izan da, eta Ertzaintza parean elkartu direnei oldartu zaie.

Gedarren arabera, Ertzaintzaren oldarraldi bat baino gehiago izan dira, eta gutxienez gazte bat zauritu dute.

Lo que no te cuentan de Donosti taldearen protestan, besteak beste, Vanesa Velez PPko Donostiako zinegotziak parte hartu du.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (2)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.