Irudia. Donostia
Ertzaintzaren «errepresioa» salatu dute
Azken egunetako gertakariak salatzeko, Bizitza Da Handiena egitasmoko kideek elkarretaratzea egin zuten atzo, Eusko Jaurlaritzak Donostian duen egoitzaren aurrean. Borroka sozialen astean parte hartzen ari direnek asteazken arratsaldean jasandako «zentsura eta errepresioa» salatu zituzten bereziki. Azaldu dutenez, ekintzaileek protesta «baketsu» bat egin zuten Turismoaren Mundu Erakundeko ordezkariak Tabakalerako eraikinean zeudela, Donostiaren turistifikazioak «kalte larriak» eragiten baitizkio hiriari: «Gure armak garrasiak eta txilibituak izan ziren. Horren aurrean, Jaurlaritzak polizia kopuru gehiegizko bat jarri zuen gure aurrean. Haien jarrera neurriz kanpokoa izan zen; bortizki jo gintuzten protestan ari ginenok». Halaber, salatu dute Bizitza Da Handiena abiatu zutenetik bi lagun atxilotu eta hamasei identifikatu dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu