Manifestazio eskubidea

Ertzaintzako sindikatu nagusiak dei egin du Mozal Legearen erreformaren aurka protestatzeko

Lege berriak poliziak «herritarren desobedientzia gero eta handiagoaren aurrean babesik gabe» utziko dituela salatu du Ernek

Ertzantzaren auto bat, Mozal legearen kontrako elkarretaratze baten aurrean, 2019an, Bilbon. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
2021eko azaroaren 12a
18:12
Entzun

Ertzaintzako Erne sindikatuak dei egin die bere kideei parte har dezaten mozal legearen erreformaren aurkako protestetan. Gaur plazaratu duen ohar baten bidez, «lege berriak are eta babesgabeago utzi nahi gaitu herritarren desobedientzia gero eta handiagoaren aurrean», adierazi du sindikatuak. Argudiatu dutenez, «ikaragarri» areagotu dira istiluak. Gaineratu dute klase politikoak bazterrean utzi dituela poliziak.

«Gizarte moderno batek gainetik kendu behar ditu iraganeko konplexuak, eta polizia guztiei eman gure lana egiteko behar diren ahalmen guztiak». Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari sostengua eskatu diote ertzainen eta udaltzainen izenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.