Ertzaintzak ustez ETArena zen zulo bat aurkitu du
ARRAIA-MAEZTU. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ustez ETArenak ziren lehergailu batzuk topatu zituen Ertzaintzak atzo, Arraia-Maeztun (Araba), mendialdean eginiko zulo batean gordeta. Herritar batek eman zuen abisua, eta, lehen azterketen arabera, materialak hamar urtetik gora dauzka. Ikerketa bati ekin diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu