Ertzaintzak sei gazte atxilotu ditu bart gauean Elorrion (Bizkaia), desordena publikoa egotzita.Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizaldeako hiruak aldeak izan da. Horren arabera, istiluak zeuden kalean ordu horretan eta hainbat bizilagunen deia jaso ondoren joan dira ertzainak.
Ohar batean azaldu duenez, ehun bat lagun ari ziren istiluak eragiten: zenbait edukiontzi bota dituzte errepidearen erdira eta su eman diete, ibilgailuen trafikoa galaraziz. Ertzainak iritsi direnean, harriak eta botilak bota dizkiete Segurtasun Sailaren arabera. Ertzainek han zeudenei oldartu zaizkie, sakabanatzeko, eta sei lagun atxilotu dituzte.
Sei atxilotuak 18 eta 28 urte bitarteko gazteak dira. Desordena publikoa eragitea leporatu diete eta polizia etxera eraman dituzte. Segurtasun Sailaren arabera, datozen orduetan eramango dituzte epaitegira.