Portugaleteko Gazte Asanbladak esan duenez, gaur goizean Ertzaintza Koskoenea gaztetxean sartu da eta husteari ekin dio. Urtebete pasa da Koskojales kaleko eraikina okupatu zutenetik. Gazte Asanbladako kideek adierazi dutenez, harrezkero, oztopoak oztopo, ugariak izan dira Portugaleteko kale ezagun hori berpizten saiatzeko egindakoa ekitaldiak.
"Argi geneukan desalojoa hauteskunde ostean etorriko zela, lehenago edo beranduago, baina hilabete asko pasatu ditugu urduritasunean murgilduta, martxan jartzen hainbeste kostatu zaigun proiektua zapuztearen beldur", adierazi du Portugaleteko Gazte Asanbladak ohar batean. Mobilizazioak iragarri dituzte gaztetxearen hustea salatzeko.